Sofía Castañón Asturies hautagaitza

Sofía Castañón

32 urte ditut, Gijonen jaio nintzen, eta Mieresera tarteka joanda hazi nintzen. Duela bederatzi urte, ikus-entzunezko produktore lanetan dihardut, eta, hori baino lehen, aurkezle, telebistako produktore eta kulturako kazetari ere aritu nintzen. Gaztelaniaz eta asturieraz idatzitako hainbat olerki-liburu argitaratu ditut. Horietako batzuengatik sariak jaso ditut (Asturias Joven 2006, Pablo García Baena 2007, Nené Losada Rico 2009), baita zenbait proiektu artistikorengatik ere (Astragal saria, 2006an eta 2012an). Ikasleen egoitzan urtebete bizi izan nintzen. Olerkari gisa, hainbat jaialditan parte hartu dut, Espainian nahiz Espainiatik kanpo. Sormen literarioaren tailerrak ematen ditut, eta auzoko irakurketa klubak moderatu ditut. Kulturarekin eta gizartearekin loturiko hainbat bideoklip eta dokumental egin ditut. Se dice poeta (2014) dokumental feminista da, eta nik zuzendutako lehen film luzea izan da. Hiru urteko semea dut.

Partekatu nire profila