Segundo González Asturies hautagaitza

Segundo González

Pola de Allanden jaio nintzen, Asturiasen, 1988an. Ekonomia eta Kazetaritzan lizentziatu nintzen Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Gizarte Ekonomiaren Erakundeen Administrazioko masterra ikasi nuen Valentziako unibertsitatean, eta, gaur egun, Soziologiako gradua amaitzen ari naiz UNEDen. Lan-ibilbidea komunikazio korporatiboan garatu dut, baita gizarte-ekonomiako erakundeei emandako aholkularitza ekonomikoan ere. Nire ikerketa akademikoko arloak hauek dira: ekonomia parte-hartzailea eta ezagutzaren ekonomia soziala.
Aktibista gisa, unibertsitateko hainbat kolektibotan parte hartu nuen hezkuntza publikoaren defentsan; adibidez, Juventud sin Futuro, Oficina Precaria eta M-15 mugimenduetan. 2014ko urtarriletik aurrera, Podemos-eko Finantza eta Gardentasun arloa koordinatzen dut, eta Ekonomia arloarekin lankidetzan dihardut.

Partekatu nire profila