Rosana Pastor Muñoz Valencia hautagaitza

Rosana Pastor Muñoz

Alboraian jaio nintzen, Valentziako ortuen erdian, 1960an. Nerabea nintzenetik antzerkia eta politika atsegin nituen: beste batzuen larruan jartzea. Valentziako Arte Dramatiko Eskolan (ESAD) lizentziatu nintzen, eta ulertu nuen hura zela munduan eragiteko nuen modua. Antzerkian, zineman eta telebistan lan egin dut. Zinemak gizarte-kontzientzia hartzea eragin zidan, Ken Loaach zuzendariaren Tierra y Libertad filmean parte hartu nuenean; horrez gainera, Goya saria eman zidaten 1996ko emakume aktore errebelazio onena izateagatik. Harrezkero, gizarte-kontzientzia hori nirekin izan dut. Nire lanbide-jardueraren ondorioz, hainbat antzezlanetan parte hartu dut, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloan berrogeita hamar baino gehiago izan dira, produkzio nazionalak eta nazioartekoak kontuan hartuta. Beste bi Goya eskuratzeko hautagai izan naiz, eta zenbait sari eman dizkidate aktore lanagatik. Blasco Ibañezi eta Lehen Mundu gerrari buruzko dokumental batekin hasi nintzen zuzendari-lanetan; eta, diputatu hautatua izan ostean, fikziozko lehen luzemetraia zuzentzeari uko egin diot. Herritarren kolektiboen eskubideen defentsan izan dudan inplikazioa eta gerraren aurkako artisten plataforman parte hartzea nire ibilbide pertsonala asko markatu duten esperientziak izan dira.

Partekatu nire profila