Rosa María Artal Zaragoza hautagaitza

Rosa María Artal

Zaragozan jaio nintzen 1949an Kazetaria eta idazlea naiz. Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta bertan egin nituen Soziologia eta Zientzia Politikoen ikasketak.
Ibilbide luzea egin dut telebistan, irratian eta prentsan. RTVEn, albistegien aurkezlea izan naiz, baita Informe Semanal-eko erreportari ezagunetako bat ere. Programa honetarako, gertaera esanguratsu askotan aritu nintzen lanean, adibidez, Berlingo harresia erori zenean. RNEko gaueko irudimen-irratia. Aragoiko El País egunkariko korrespontsala, hastapenetan. Zutabegilea eldiario.es webgunean (sortu zenetik) eta CTXT.es webgunean, eta lehenago El País eta Públicoegunkarietan. Presentzia handia dut sare sozialetan, eta El Periscopiobloga sortu dut.
Literaturaren eta saiakeraren dozena bat liburu argitaratu ditut. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: Diario de una mujer alta (2001), 11M-14M, Onda expansiva (2004), La energía liberada, el estallido social de un mundo en crisis (2011) eta Reacciona (2011). Azken hori hainbat autorerekin (José Luis Sampedro buru zela) koordinatu nuen. M-15en harira, urte hartan gehien saldutako saiakera izan zen.
Inboluzioaren eta desparekotasunaren bide arriskutsu honi lehenbailehen eman behar diogu buelta. Hala, egoera errotik aldatzen saiatzeko konpromisoa hartu nahi dut. Uste dut oraintxe bertan Podemos-ek egin dezakeela lan hori ondoen. Unidos Podemos-en zerrendetan independente gisa parte hartuko dut. Espero dut lan horretan askoz gehiagok parte hartzea.

Partekatu nire profila