Rocío Blanco Palencia hautagaitza

Rocío Blanco

1966ko urriaren 20an jaio nintzen Villambrozen (Palentzia). Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta lan-arloko abokatua naiz Langileen Batzordeak (CCOO) sindikatuan. Palentziako gazteriaren probintzia-batzordeko bigarren lehendakaria izan nintzen (postu hori izan zuen lehenengo emakumea). Erakunde hori eratzeko prozesuan aktiboki parte hartu nuen, gazte-elkarteetako kide izan ondoren; zehazki, ACUPeko kide izan nintzen, eta demokratikoki hautatutako lehen zuzendaritza-batzordeko kide izan nintzen. Handik aurrera, beste mugimendu eta plataforma batzuetan parte hartzen hasi nintzen (intsumisioaren aldeko plataforma, bakearen aldeko batzordea, emakumeen koordinakundea eta abar) eta gero Izquierda Unidan afiliatu nintzen.
Bi legealditan IUko zinegotzi izan naiz Palentziako Udalean. Palentziako emakumeen eskubideen aldeko plataforman IUko emakumeen arloko ordezkaria naiz, eta erakunde hori sortzeko prozesuan parte hartu nuen. Hainbat plataforma eta forotan parte hartu dut; hala nola, Foro Sozialean. Horrez gainera, kontsumitzaile eta ekoizle ekologikoen elkarteko (ARCO) bazkide naiz.
Hauteskunde hauetara aurkezten naiz, herrialde hau eraldatzeko garaia dela uste dudalako. Pairatu ditugun politika neoliberal eta antisozialak atzera botatzeko unea da. Izan ere, gizarte-larrialdi egoera bizi dugu: etxegabetzeak, langabezia, emigrazioa, pribatizazioak eta etengabeko eskubide-murrizketak (lana eta soldata duina izateko eskubidetik hasita, baita hezkuntza eta osasun-zerbitzu publikoak, doakoak, unibertsalak eta kalitatezkoak izateko eskubidea, eta gizarte-zerbitzu duinak izateko eskubidea pertsona adinduentzat, desgaitasunak dituztenentzat edo baztertuta geratzeko arriskuan dudenentzat). Egoera horrek eskatzen du denok ahal dugun guztia edo dakigun guztia jartzea, aldatzea lortzeko.

Partekatu nire profila