Pablo Bustinduy Madrid hautagaitza

Pablo Bustinduy

Madrilen jaio nintzen 1983an. Bertan egin nituen Zientzia Politikoak eta Humanitateak ikasketak. Parisko Politika Ikasketen Institutuan eta New Yorkeko New School for Social Research eskolan osatu nuen nire prestakuntza. Filosofia irakaslea izan naiz Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetan, eta filosofiarekin, ekonomiarekin eta pentsamendu politikoarekin loturiko zenbait lanen saiakeragilea, itzultzailea eta editorea ere izan naiz. Bi aldiz itzuli nintzen Espainiara: M-15 mugimenduan, eta Podemos sortu zenean. Geroztik, Estatuko Herritarren Kontseiluan Podemos-ek dituen nazioarteko harremanak koordinatzen eta Europako Parlamentuan duen ordezkaritza koordinatzen aritu naiz. Harro nago proiektu honetan parte hartzeagatik, eta ziur nago gure bizitza publikoko esparru guztietan aldaketa sakona eta demokratikoa lortzeko garaia iritsi dela.

Partekatu nire profila