Lucía Martín González Barcelona hautagaitza

Lucía Martín González

Lugon jaio nintzen 1979an, kimikako ingeniaria naiz eta Ingurumen Zientzietako doktorego-ikasketak ditut. Terrassako Ateneu Candelan izan nuen gizarte-mugimenduekin lehen kontaktua. Hainbat ekintzatan eta prestakuntza-mintegitan parte hartu nuen. Geroago, grina handiz hartu nuen Bartzelonako V de Vivienda manifestazioetan, eta, 2009an, Hipotekaren kaltetuen plataforma sustatzeko taldean parte hartu nuen, Bartzelonan. Orduz geroztik, lan askotan hartu dut parte mugimendu horren barruan. Gaur egun, hondakinen tratamendurako instalazioak ikuskatzen ditut, eta UABeko behin-behineko ikerlaria naiz. Ingurumenean kutsatzaileak desagerrarazteko prozesu biologikoak aztertzen ditut.
Etxebizitzarako eskubidearen aldeko mugimendua izan da nire eskola, bertan ikasi baitut jende arruntak elkarrekin topo egitean, elkartzean, eta boterea hartzean, etsipena eta beldurra aldatu, eta garaipena lor daitekeela. Hauteskundeetako hautagai aurkezten dut neure burua, M-24an hasitako hauteskunde-zikloak erakundeen aldaketa ekarriko duela uste baitut; hau da, aspalditik eskatzen ditugun aldarrikapen asko errealitate bihurtzeko zirrikitua.

Partekatu nire profila