José Carlos Martínez Porra Melilla hautagaitza

José Carlos Martínez Porra

Melillan jaio nintzen orain dela 50 urte. Bi alaba, seme bat eta bi biloba ditut. Hainbat sektoretan lan egin ostean, autonomo egitea erabaki nuen orain dela hogeita zortzi urte, eta estanko bat daukat Melillan. 2013-2014an Hernández parkean egin genituen asanbladetan parte hartu nuen.
Melillako arazoetan inplikatu naiz beti, eta arlo sozialean eta politikan gertatzen denari erreparatu diot. Aitortu behar dut asanblada horiek ilusioa piztu eta hunkitu nindutela, gauzak aldatzeko aukera ikusi nuenean. Orain politika berriro sentitzen ari naiz; izan ere, erakundeek egiten dutena fiskalizatzen ez bada, gauzek ez dute funtzionatzen. «Gaurko ogia, biharko gosea» izatea ezin dugu gehiago onartu, guztion onura bilatu behar dugu.
Podemos Melillako hautagai izan nintzen Senaturako 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan.

Partekatu nire profila