Javier Sánchez Serna Murcia hautagaitza

Javier Sánchez Serna

Filosofian lizentziaduna naiz, eta Soziologia Aplikatuan masterra. Krisialdiko urteetan, beste hainbat gazte bezala, bigarren hezkuntzako irakasleen oposizioak prestatzen aritu naiz, Madrilen eta Gaztela-Mantxan bitarteko irakasle nintzen bitartean.
Teoria sozial eta politikoak nire arreta erakartzen duenez, zenbait argitalpen eta eztabaida-forotan parte hartu dut. Gainera, zenbait kultura-erakunderekin lankidetzan aritu naiz; esate baterako, Murtziako Arte Garaikideko Ikasketa Aurreratuen Zentroan (CENDEAC) krisiari buruzko ikerkuntza-talde bat koordinatu nuen bi urtez.
18 urte nituenetik, hainbat mugimendu sozialetan parte hartu dut: V de Vivienda, Boloniaren aurkako mugimendua, Juventud Sin Futuro eta abar.  Esperientzia horiek giltzarri izan dira nire bilakaera pertsonalean, baita politika arlo kolektiboaren etika gisa ulertzeko moduan ere.

Partekatu nire profila