Irene Montero Madrid hautagaitza

Irene Montero

Madrilen jaio nintzen duela 27 urte. Elipan bizi izan nintzen, geroago, Ciudad Linealen, eta, orain, Moratalazen, ikasketak egin nituen auzoan. Siglo XXI ikastetxean transmititu zidaten ikasteko grina. Madrilen hazi naiz, eta Vallecas auzoan ditut nerabezaroko bizipen onenak. Txilen ere bizi izan naiz. Bertan ikasi nuen poztasunarekin soilik borrokatu daitekeela oraina eta geroa.
Psikologian lizentziatu nintzen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Hezkuntzako Psikologiari buruzko masterra egin dut. Prestakuntzako ikerlari gisa, FPU (Unibertsitateko Irakasleen Prestakuntza) beka lortu nuen 2013an, baina duela hilabete batzuk uko egitea erabaki nuen, Podemos-en aritzeko buru-belarri.
16 urtetatik hartu dut parte gure herriko hainbat herri-mugimendutan. Esperientzia horiei esker ikasi dut ez dela inoiz amore eman behar, eta gogor lan egin behar dela jendearentzat izango den herria eraiki ahal izateko. Etxebizitza duinen aldeko mugimenduan, elkarbizitzaren eta geurea dena defendatzearen balioak ikasi ditut.
Gaur egun, Podemos-ekin konpromisoa izateaz gain, doktorego-tesia egin ari naiz (hezkuntzan sartzeko eta irakasleen lankidetzako esperientziari buruzko azterlana). Podemos-eko Estatuko Herritarren Kontseiluan parte hartzen dut. Arloen Koordinazioko idazkaria eta idazkari nagusiaren taldeko koordinatzailea naiz.

Partekatu nire profila