Íñigo Errejón Madrid hautagaitza

Íñigo Errejón

Madrilen jaio nintzen duela 30 urte. Txikitatik, etxean, eta gurasoei esker, politika giroan hazi nintzen, eta politikarako nahiz gauzak aldatzeko grina ikasi nuen. Geroago, Unibertsitate Konplutentsean, Zientzia Politikoen ikasketak egin, eta bizitza politiko eta intelektual aberats eta ugarian parte hartu nuen. Boliviako MASen hegemonia eraikitzeari buruzko doktorego-tesia egin nuen, eta ikerlari bisitari lanetan aritu nintzen Estatu Batuetako nahiz Europako atzerriko hainbat unibertsitatetan. Duela urte eta erdi, gutxi gorabehera, nire lagun Pablok deitu zidan Podemos-eko kanpainako zuzendaria izateko, Europako hauteskundeen erronkari aurre egiteko. Harridura emanez sortu ginen, eta gure helburua hurrengo hauteskunde orokorrak zirela adierazi genuen. Iritsi da unea.

Partekatu nire profila