Eduardo Maura Bizkaia hautagaitza

Eduardo Maura

34 urte ditut. Soziologian lizentziaduna eta Filosofian doktorea naiz. Zenbait urtez aritu naiz eskola ematen, eta Teoria Kritikoa, Estetika eta Filosofia Politikoaren arloko ikerkuntzan jardun dut Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta beste ikastegi batzuetan (School of Visual Arts, New York). Podemoseko Kulturaren arloko estatuko arduraduna naiz, La Circular aldizkariaren erredakzio-batzordeko eta M25eko Institutuko Patronatuko kidea. J. J. Rousseauren eta Walter Benjaminen obrak editatu ditut.

Partekatu nire profila