David Bruzos Ourense hautagaitza

David Bruzos

Ourensekoa naiz eta 36 urte ditut. Lagoas auzoan bizi izan naiz nire bizitzako urteetatik gehientsuenetan. Bi urteko eta hilabete bateko bi haur ederren aita naiz. 18 urte nintuenean, Compostelara joan nintzen Kimikako lizentziatura egitera; urte batzuk geroago graduondoko ikasketak burutu nituen Fisika Aplikatuan.  Orain dela 12 urte ekin nion Fisika eta Kimikako irakasle izateari; dena dela, azken bi urte hauetan egin dudan lanaren zati handi batek irakaskuntza galego, laiko eta berdintasunezkoa defendatzea izan du helburu.
Hainbat mugimendutan parte hartu dut: Nunca Máis, Comisión de Denuncia de Galiza, LOEren aurkako mugimenduak, etxebizitza duinaren aldeko asanblada, transgenikoen aurkako Galiziako plataforma, kontsumo arduratsuaren aldeko Galiziako sarea eta abar. Hainbat proiektu sozial, kultural eta ekologistatan parte hartzen dut, bai tokiko proiektuetan, bai Galizia osora hedatzen direnetan, autogestioan eta ondasun erkidean sinesten duten beste pertsona batzuekin batera. Chiapas, Oaxaca eta Zisjordania ezagutzeko zoria izan nuen, lankidetzako eta giza eskubideak behatzeko proiektuen esparruan.
Mundu guztiari dei egiten diogu, amets egitera ez ezik, sinpleagoa eta behin betikoagoa den zerbait egitera: esnatu!
Etxea, lurra, lana, ogia, osasuna, hezkuntza, independentzia, demokrazia, askatasuna, justizia eta bakea. Eta, jakina, obeditzen agintzea!

Partekatu nire profila