Daniel López Vela Segovia hautagaitza

Daniel López Vela

Segoviako landa-eremuan daude nire sustraiak. Nerabea nintzenetik interesatu izan zait politika, eta demokrazian, justizian, askatasunean eta berdintasunean oinarritutako balioak neureganatu ditut. Historian lizentziaduna naiz Salamancako Unibertsitatean, eta Hezkuntza Teknologiako master bat egin nuen bertan. Zorionez, 2006az geroztik nire bokazioa lanbide dut: Geografia eta Historiako irakaslea naiz. Gaur egun, Jaime Gil de Biedma BHIn (Nava de la Asunción) egiten dut lan.
Gogo handiz bizi izan nuen Podemos sortu zen unea. Konpromisoa hartu zuten beste lagun batzuekin batera, Europako Parlamenturako hauteskunde primarioetara aurkeztu nintzen, eta zerrendan sartu nintzen azkenean.   Itxaropena hedatzeko asmoz talde-lanean gogotik emandako egun haiek marka utzi ziguten, eta aldaketan parte hartzea da orain gure helburua, herritarrak ahalduntzeko prozesu geldiezin horretan aurrera egiteko.

Partekatu nire profila