Carlos Martín San Román Ávila hautagaitza

Carlos Martín San Román

1957ko irailaren 20an Avilan jaio nintzen. Ezkonduta nago; bi seme-alaba eta hiru biloba ditut. Psikologia ikasketak egin nituen Salamancako Unibertsitatean eta UNEDen. Gazteentzako instalazioen kudeatzailea naiz eta gelazainburu-lanak egiten ditut Gaztela eta Leongo Juntaren Arturo Duperier gazte-egoitzan.
Diktaduraren aurkako borrokan parte hartu nuen fakultatean, 1974tik 1976ra bitartean, Salamancan. 1977an hasi nintzen lanean, eta garai demokratikoan merkataritzako Avilako lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko hautatu ninduten lankideek.
Laurogeiko hamarkadan Avilako Langile Batzordeen (CCOO) probintziako batzordeko kide izan nintzen. Garai berean, Avilako lehen talde ekologista sortzeko prozesuan parte hartu nuen: Cantueso kolektiboa eratu genuen.
1986an independente gisa sartu nintzen Avilako Izquierda Unidan. Anguitak koordinatzaile nagusi izateari utzi zionean erakundetik atera nintzen.
Harrezkero, Avilako herritarren taldeetan parte hartu dut, beti independente gisa.
2007an Trato Ciudadano sortu zen. Hitza hartzeko premia genuen askotariko pertsonen elkargunea izan zen. Hiriko errealitatearen diagnostiko bat egitea genuen helburu, ikuspegi globala aintzat hartuta: politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kulturala…
2014ko urtarrilean Podemosen eman nuen nire izena, Europako hauteskundeetan hautagai izateko primarioetan parte hartzeko. Urte hartako ekainean Podemos Avila zirkulua osatu genuen, eta bertan parte hartzen dut harrezkero.

Partekatu nire profila