Antón Gómez-Reino Varela A Coruña hautagaitza

Antón Gómez-Reino Varela

Orain dela 35 urte jaio nintzen. A Coruñako Cidade Vellan bizi naiz; dena dela, familia mestizo bat (galegoa, belga eta italiarra) osatzearen ondorioz, azken urteak Galizia eta Italia artean eman ditut. Nire belaunaldian ohikoa den bezala, nire lanbide-profila heterogeneoa da: nekazaritzan dihardut, zehazki, esnearen sektorean, baina beste arlo hauetan ere aritzen naiz: kazetaritza, hirigintza parte-hartzailea, esku-hartze komunitarioa eta gizarte-ekonomia.
Zorionez, ekimen aktibistetan eta gizarte-mugimenduetan emandako urteen bidez, bizi-ikaspenak eta ikaskuntza politikoak neureganatu ditut, bai Galiziako eremuan, bai esparru globalean. Latinoamerikako, Erdialdeko Ekialdeko eta Afrikako hainbat nazioarteko batzordetan parte hartzeko zoria izan dut, solidaritatea, lankidetza eta giza eskubideen alde egitea helburu duten esperientzien bidez. Marea Atlantikoa eta Podemos bultzatzeko eta eraikitzeko prozesuan parte hartu dut.
Egunero ikasten ahalegintzen naiz, hazten ari den zazpi hilabeteko neskatoak gogorarazten dizkigun bizitzako gauza garrantzitsuen bitartez.

Partekatu nire profila