Ana Belén Terrón Berbel Granada hautagaitza

Ana Belén Terrón Berbel

Granadan jaio nintzen, 1983an. Gizarte langilea naiz, eta gazteen dinamizatzailea ere izan naiz Granadako Gazteen Zinegotzigoan. Oso gazte nintzela hasi nintzen ikasleen, elkarteen eta nire hiriko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Giro horretan deskubritu nuen nire bizitza definituko zuen bokazioa. Nire lanbidearen bidez, sakon aztertu ahal izan dut herri honen gizartearen errealitatea, baita gizartearen zailtasunak ere. Konprometituta nago gizarte-eskubideak blindatzeko beharrizanarekin eta gizarte-zerbitzu unibertsalak eta publikoak berreraikitzearekin. Gaur egun, Podemos-eko Estatuko Herritarren Kontseiluan parte hartzen dut.
Granada da nire sorlekua, eta beti aktiboki parte hartu izan dut, batez ere nire auzoan, Chanan. Uste dut nire probintzia aukeraz beteriko lurra dela, baina lozorroan dagoela, eta, beraz, esnatu egin behar dela, lurraren benetako jabeengana itzultzeko: jendearengana, jendea argiztatzen duen “suen itsasora” Eduardo Galeanok zioen moduan.

Partekatu nire profila